Santiago-bideko etapa bat eginen dute gaur Arkupeak elkarteko lagunek

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 5a

Santiago-bideko bigarren etapa egin zuten Arkupeak-eko mendizaleak.

Hurrengo hitzordua irailaren 24an egin dute

Uda honetan Santiago-bidea egiten hasi dira Arkupeak elkarteko hainbat bazkide. Abuztuan bi etapa egin dituzte, Orreagatik Zubirira, eta Zubiritik Iruñera. Hilabete honetan bertze bi etapa eginen dituzte: gaur, ortzeguna, bat, eta irailaren 24an bertzea.

Sasoiko segitzen dute Arkupeak erretiratu eta jubilatuen elkartean, eta uda honetan Santiago-bidea egiten hasi dira. Abuztuaren 21ean, 28 bazkide Orreaga aldera joan ziren, eta handik Zubiri alderako bidea egin zuten. Abuz­tuaren 28an, berriz, Zubiritik Iruñerako zatia egin zuten.

Hila­bete honetan bertze bi etapa eginen dituzte. Or­tzegun honetan, irailak 5, horietako bat eta hu­rrengoa irailaren 24an. Urriaren 11n eta 23an bertze bi saio eginen dituzte eta maiatz­ aldera sei etapa jarraian egitea aurreikusia dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun