Ortziral arratsaldetik igandera bestak izanen dituzte Oizen

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 5a

Herri bazkarian Sustrai Colina eta Julio Soto bertsolariak ariko dira.

Larunbatean gazteen laxoa txapelketako partida jokatuko du etxeko taldeak Arraiozen kontra

Ortziral ilunabarrean botako dute bestei hasiera emanen dien txupinazoa, baina aitzinetik ere izanen dira ekitaldiak: haurrendako jokoak eta haur eta helduendako txokolatada, adibidez. Gainerakoan, hiru egunez hainbat ekitaldi izanen dira. Horien artean, aipatu, egunero izanen direla haurrendako puzgarriak, larunbat goizean gazteen laxoa txapelketako partida jokatuko dutela Oizek eta Arraiozek, eta igandean Juan Jose Lopez eta Joseba Otaegiren aizkora erakustaldia izanen dela.

Asteburu honetan Oizek ere hartuko du besten lekukoa eta ostiraletik igandera adin guztietako jendearendako ekitaldiak prestatu dituzte. Udaletik bi ohar jakinarazi dituzte: alde batetik, bestetan egunero izanen direla haurrendako puzga­rriak, eta bertzetik, bes­tetan gerta litezkeen arazoez herria ez dela arduratuko. Hau izanen da hiru egunetako egitaraua:

Ortzirala, irailak 6

18:00etan haurrendako jokoak izanen dira plazan eta ondotik, haurrendako eta helduendako txokolatea. 20:00etan bestei hasiera emateko altxaferoak botako dira eta herriko trikitilariak herrian barna ibiliko dira. 21:00etatik aitzinera Zopak dastatzeko aukera izanen da Herriko Ostatuan eta gauez dantzaldia izanen da JOXEANJEL akordeoilariarekin.

Larunbata, irailak 7

 10:30ean gazteen laxoa txapelketako partida jokatuko dute Oiz eta Arraioz­ko taldeek. • 14:00etan herri bazkaria eginen da, Sustrai Colina eta Julio Soto bertsolariekin eta JOXEANJEL akordeoilariarekin. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da AIERRIK taldearekin.

Igandea, irailak 8

11:00etan Meza Nagusia izanen da eta ondotik luntxa Herriko Ostatuan. 13:00etan aizkora apustua jokatuko dute Juan Jose Lopez eta Joseba Otaegik. 17:00etan mus txapelketa eginen da elkartean. 17:30etik aitzinera Sunbillako dantzarien saioa izanen da eta 19:30ean herritarren arteko X. Patata ­Tor­tilla lehiaketa. Ondotik, tortilla, xingarra, txistorra eta gazta dastatzeko aukera izanen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da BIXENTE akordeoilariarekin. Bestei bukaera emateko, kalejira eginen da herrian barna eta GAIXOA NI.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun