Irailaren 2az geroztik, Bera eta Lesakako haur, gazte eta helduek musika eskolan izen emateko aukera dute. Beran ortziralera arte, irailaren 6a, luzatuko da izen emateko epea eta Lesakan 12ra arte. Donezteben berriz, irailaren 9tik 13ra izanen dute musika eskolan matrikulatzeko aukera.
Eskaintza zabala
Aurtengoan ere aukera zabala eskainiko dute eskualdeko musika eskolek. Hala, akordeoia, biolina, gitarra klasikoa eta elektrikoa, klarinetea, pandereta, perkusioa, pianoa, teklatua, trikitixa, tronpeta, txistua edo saxofoia jotzen ikasteko aukera izanen dute.