Abuztuaren 31n abiatu eta irailaren 11n bueltatzekoak dira Euskal Herritik Ameriketara, joan den mendean egindako bidaiaren arrastoan joandako euskal artzainak eta senideak. Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen eskutik 81 lagunek Estatu Batuetara bidaia egin dute.
Abuztuaren 31n abiatu eta Chinoko piknikean parte hartu zuten irailaren 1 eta 2an. Chinotik Bakersfieldera joan ziren eta Bakersfieldetik Fresnorako bidea hartu zuten eta Antonio Camposen rantxoan barbakoa izan zuten. Campos-i esker, Renoko Unibertsitateak gure artzainen emigrazioari buruzko tesi bat egiteko aukera eman dio lau urtez Nafarroako historia lizentziatu bati. Azkenik, San Francisco aldera jo dute 81 bidaiariek, bertako Euskal Etxean artzainekin elkartu ez ezik, turismoa egiteko aukera izan dute. San Franciscoko Euskal Etxean 200 bat lagun bildu ziren eta bidaiaren bukaera bezala, artzain guziek elkarrekin argazkia atera zuten, Bakersfielden oparitutako kamiseta eta bidaian eraman duten zapiarekin. Painulu honetan, honako lelo hau irakur daiteke: “Euskal artzainak in California, berriro hemen, Hello!”.
Artzainek adierazi dutenez, bidai zoragarria bizitu dute. Irailaren 11n, asteazkenean, bueltatuko dira.
Artzain Amerikanoen Eguna irailaren 21ean Donibane Garazin
Bertze aldetik, Ameriketatik bueltan Euskal Artzain Amerikanoen Eguna ospatuko da irailaren 21ean Donibane Garazin.
Gure inguruan txartelak hartzeko: Lesakako Udala (948 637005), Berako Santi Altzuguren (948 631022), Etxalarko Santiago Mitxeltorena (948 635174), Igantziko Jose Luis Antxordoki (948 637858), Sunbillako Jesus Mari Jorajuria (647 182845), Doneztebeko Angie Otxandorena (626 908076), Zubietako Santi Hualde (948 451606), Baztango Udala (948 580006), Arizkungo Ordoki jatetxea eta Arraiozko Bautista Oteiza (679 643010).