Hiri Hondakinen Mankomunitateko iraileko zozketa egin da

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 3a

2.288 zenbakiaren jabeak zonaldeko produktuekin osatutako lotea irabaziko du

Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, iraileko zozketa egin da eta zenbaki sariduna: 2.288 da. Irabazleak zonaldeko produktuekin osatutako lotea eskuratuko du.

Irabazleak irailaren 30a baino lehen deitu beharko du Bortzirietako Mankomunitatera, 948 63 52 54 telefonora. Bertzalde jakinarazi dute, abuztuko saria banatu gabe geratu dela eta dagoeneko ezin dela eskatu, abuztuaren 31n bukatzen baitzen saria eskatzeko epea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun