676.000 euroko dirulaguntza hartuko dute eskualdeko Gizarte Zerbitzuek

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 2a

Nafarroako Gobernuak 11 milioi euro bideratuko ditu herrialde osoko Gizarte Zerbitzuetara

Malerrekako Mankomunitateak 132.007 euro hartuko ditu; Baztango Udalak 150.737 euro; Leitza, Areso, Goizueta Aranoko Mankomunitateak 217.293 euro eta Bortzirietako Mankomunitateak 175.949 euro. Nafarroako Gobernuak 11 milioi euro bideratuko ditu  tokiko erankudeetako Gizarte Zerbitzuetara.

Gizarte Zerbitzuen tokiko erankudeentara 11,3 milioi euro bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak, eta horietatik 675.986 euro eskualdeko erakundeentzako izanen dira. Malerrekako Mankomunitateak 132.007 euro hartuko ditu; Baztango Udalak 150.737 euro; Leitza, Areso, Goizueta Aranoko Mankomunitateak 217.293 euro eta Bortzirietako Mankomunitateak 175.949 euro. Dirulaguntza 2013 eta 2016 urteen artean banatuko du Nafarroako Gobernuak.

Erabiltzaileak 2012an

Malerrekan 501 lagunek jo zuten Malerrekako Gizarte Zerbitzuetara joan den urtean, hau da, biztanleriaren %9,1.

Baztango Udaleko GIzarte Zerbitzuetan 241 erabiltzaile izan zituzten 2012an, biztanleriaren %2,78.

Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, 644 erabiltzaile zenbatu zituzten joan den urtean, biztanleriaren %16.

Bortzirietako Mankomunitatean, azkenik, 672 erabiltzaile izan zituzten iaz, biztanleriaren %7,72.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun