Ostegun ilunabarrean hasiko dituzte eratsundarrek festak

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 4a

Igandean aizkora apustua izanen da.

Festetako azken egunean pilota partidak eta aizkora apustua izanen dituzte

Igandera bitarte musika, kirola, otordu eta bestelako ekitaldiez gozatzeko aukera izanen da Lokariko Amabirjinaren omenez ospatzen dituzten festetan. Azken egunean, esaterako, eguerdian Erasun eta Saralegik, Rekondo eta Titoren aurkako aizkora apustua jokatuko dute. Eta arratsaldean, berriz, pilota partidak izanen dituzte.

Eratsunen ostegun honetan hasiko dituzte Lokariko Amabirjinaren omenez ospatzen dituzten festak. Igandera arte musika, kirola, otordu eta bestelako ekitaldiez gozatzeko aukera izanen dute. Egunez egun, hau izanen da egitaraua:

Osteguna, irailak 5

20:00etan festei hasie­ra emateko suziriak botako dira eta 21:00etan Baztan Zopak dastatzeko aukera izanen da.

Ostirala, irailak 6

10:00etatik aurrera txistulariak herrian ­barna ibiliko dira eta 11:30ean etxez etxe akordeoilariarekin. 18:00etan pilota partidak jokatuko dira: alde batetik, lau t’erdian Ioldi eta Cha­ffe, eta bestetik, Ezkurdia-Linzoain, M. Goñi-Eskuderoren aurka. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da MODESTO akordeoilariarekin.

Larunbata, irailak 7

10:00etatik aurrera txistulariek herria alaituko dute. 11:00etan Mus Txapelketa jokatuko da. Sariak: bikote txapeldunak bildots bana eramanen du, bigarrenak bina txuleta eta bina botil ardo eta hirugarrenak bina txuleta. 14:00etan herri bazkaria Bankako abeslariek alaitua. 18:00etan Doneztebeko Erreka Dantza Taldearen saioa izanen da. Horrez gain, arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da MODESTO akordeoilariarekin.

Igandea, irailak 8

10:00etatik aurrera txistulariak herrian ­barna ibiliko dira. Goiz eta arratsaldez umeen parkea ere paratuko da puz­garriekin.  11:00etan Meza Nagusia izanen da Lokariko Amabirjinaren omenez. 12:30ean aizkora apustua jokatuko dute: Erasun-Saralegi, Rekondo eta Titoren aurka. Bidenabarrean, patata tortilla lehiaketa eginen da eta irabazleak bi afari eskuratuko ditu. Ondotik, sagardo dastaketa eginen da. 18:00etan pilota partidak hasiko dira: alde batetik, lau t’erdian Zamora eta ­ O. Elizalde ariko dira eta bestetik, U. Elizalde-Etxa­mendi, Olano-Lamaren kontra. Ondotik eta bestak akitzeko, dantzaldia izanen da MODESTOrekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun