Iluntzeko zortzi eta erdietatik aitzinera, Ituren eta Berako bertsolariak nor baino nor ariko dira bertsotan Zubietako Herriko Ostatuan. Hiru pertsonako taldeak osatu dituzte bertso desafio berezi honetarako. Berako taldean Julen Zelaieta, Jokin Pinatxo eta Patxi Castillo ariko dira bertsotan eta lturendik berriz, Alazne Untxalo eta Iker eta Egoitz Gorosterrazu. Gai-jartzaile lanetan berriz, lesakako bertso eskolako kideak ariko dira. Saioarekin batera, berendu afaria ere antolatu dute 10 eurotan.