Aurtizko Ostatua errentan hartzeko lehiaketa publikoa deitu du Iturengo Udalak

Ttipi-Ttapa 2013ko irailaren 2a

Ostatua, hostala eta jatetxearen errentamendua izanen da

Ostatua, hostala eta jatetxea errentan hartzeko deialdia da eta eskaintzak irailaren 16rako aurkeztu beharko dira. Errentamenduaren iraupena bortz urtekoa izanen da, bertze bortz urtez luzatzeko aukerarekin.

Aurtizko Ostatua erren­­tan hartzeko lehiaketa publikoa deitu du Iturengo Udalak. Ostatua, hostala eta jatetxearen errentamendua izanen da.

Erre­tamenduaren iraupe­na bortz urtekoa izanen da, bertze bortz urtez luzatzeko aukerarekin. Hileko errenta 300 eurokoa izanen da (gehi BEZ). Bi urteko epean, ez da errentarik kobratuko, baina adjudikazio-hartzaileak negozioa abian partzeko inbertsioak egin beharko ditu.

Eskaintzak aurkezteko epea irailaren 16ko 14:00etan akituko da, eta behin-behineko fidantza gisa 500 euro ordaindu beharko dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun