Lagunarteko partida jokatuko dute Beti Gaztek eta Aurrerak ortzegun honetan Lesakan

Ttipi-Ttapa 2013ko abuztuaren 20a

Lesakako Mastegi futbol-zelaian jokatuko du etxeko taldeak Leitzako taldearen aurkako partida

Lesakako Mastegi futbol-zelaian jokatuko du etxeko taldeak Leitzako taldearen aurkako partida, ostegunean 19:30ean. Bertze lagunarteko partida jokatuko du Beti Gaztek larunbatean Irungo Mariño taldearen aurka.

Ohorezko erregional mailan ari diren Lesakako Beti Gaztek eta Leitzako Aurrera futbol taldeek lagunarteko partida jokatuko dute ortzegun honetan, abuztuak 22.  Lesakako Mastegi futbol-zelaian jokatuko dute partida, 19:30ean. Horrekin batera, bertze lagunarteko partida bat ere jokatuko du Beti Gaztek aste honetan, larunbatean, 11:30ean Irungo Mariño taldearen aurka.

Denboraldia prestatzeko bilerak

Lesakako Beti Gazte Elkarteak denboraldia prestatzeko bi bilera eginen ditu aste honetan. Alebinen futbol taldekoak ortzegunean 19:00etan bilduko dira Beti Gazteren egoitzan. 2002 eta 2003 urteetan jaiotakoak deituak daude bilera honetara.

Aurrebenjamin eta benjamin jokalariak eta gurasoek, hau da, 2004, 2005 eta 2006an jaiotakoak eta euren gurasoak bertze bilera bat eginen dute ortziralean, abuztuak 23, 19:00etan Beti Gazteren egoitzan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun