Iñaki Dieguez akordeoilariaren kontzertua Donamariako Jauregian

Ttipi-Ttapa 2013ko abuztuaren 22a

Iñaki Dieguez akordeoilaria

Larunbatean izanen da, arratsaldeko 7,30etik aitzinera

Cultur 2013 programazioaren barnean Nafarroako hainbat herritan antolatu diren kultur jardueren barnean, akordeoi kontzertua eskainiko du Iñaki Dieguez akordeoilari ezagunak Donamariako Jauregian.

 Cultur 2013 programazioaren barnean Nafarroako hainbat herritan antolatu diren kultur jardueren barnean, akordeoi kontzertua eskainiko du Iñaki Dieguez akordeoilari ezagunak Donamariako Jauregian.

Azkeneko urteotan artista nafarrak egin duen musika ibilbidearen erakustaldia eginen du larunbateko kontzertuan, bere jatorriko euskal estiloari, aire brasildar eta amerikarrak erantsiz. Arratsaldeko 7,30etik aitzinera izanen da hori. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun