50. aldiz Sarako Kontrabandisten Lasterketa eginen da igandean

Ttipi-Ttapa 2013ko abuztuaren 22a

Fernando Etxegarai beratarrak sei aldiz irabazi du Sarako Kontrabandisten lasterketa.

Lasterkariek ortzirala baino lehen eman beharko dute izena

Lasterkariek 8,4 kilometroko ibilbidea egin beharko dute eta 09:30ean aterako dira Sarako plazatik. Ibilbidearen hasierako eta bukaerako metroetan zakua bizkarrean eraman beharko dute. Izen-ematea ortzirala baino lehen egin beharko da.

Sarako Kontrabandisten lasterketaren 50. edizioa eginen da igande honetan. Lasterkariek 8,4 kilometroko ibilbidea egin beharko dute eta Zazpi Fago izanen da ibilbideko punturik garaiena, 522 metrotara. Gainerakoan, lasterkariak 09:30ean abiatuko dira plazatik eta ibilbidearen hasierako eta bukaerako metroetan zakua bizkarrean eraman beharko dute. Gizonezkoek 8 kiloko zakua eta emakumezkoek 4 kilokoa. Horrekin batera, galtza urdinak eta kamiseta txuriarekin ateratzea ezinbertzekoa izanen da. Izen-ematea ortzirala baino lehen egin beharko da, 17:00 aitzinetik.

Sarako lasterketa hau egiten hasi zirenetik, antolatzaileek errekaren bi aldeetako lasterkariak gonbidatzen dituzte parte hartzera, 18 herri ordezkatuz herri bakoitzeko bi lasterkari ateratzen dira. Dena den, herri bateko inork ez badu izenik eman eta gonbidatua den bertze herri batetik bi lasterkari baino gehiago baldin badaude, azken hauek ordezkaririk ez duen herriaren izenean parte hartu ohi dute.

Aipatzekoa da joan den urtean marka berria egin zuela Fernando Etxegarai beratarrak, sei aldiz irabazi baitu lasterketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun