Asteazken gauerdiko arbola altxatzearekin hasiko dira Zubietako bestak

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 14a

Asteazken gauerdiko zuhaitzaren altxatzea, bestak hasi direnaren seinale izanen da aurten ere. Utzitako argazkia

Abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte Amabirjnak

Abuztuaren 14an, asteazken arratsean txistulariak, trikitilariak eta zopak izanen dituzte Zubietan, baina bestak hasi direla erakusteko arbola altxatzea eginen dute gauerdian eta joaldunak ere ibiliko dira. Egun handian aizkora apostua izanen dute eta igandean bertso-bazkaria Peñagarikano eta Jon Maia bertsolariekin.

Abuztuaren 14an, asteazken arratsean txistulariak, trikitilariak eta zopak izanen dituzte Zubietan, baina bestak hasi direla erakusteko arbola altxatzea eginen dute gauerdian eta joaldunak ere ibiliko dira. Egun handian aizkora apostua izanen dute eta igandean bertso-bazkaria Peñagarikano eta Jon Maia bertsolariekin.

 

Abuztuak 14, asteazkena

Bezpera

20:00etan txistulariak. Ondotik trikitilariak. 21:30ean zopa handiak Herriko Ostatuan eta Errandonean. 00:00etan arbola altxatzea eta joaldunak. Ondotik dantzaldia Aierrik taldearekin.

 

Abuztuak 15, ortzeguna

Ama Birjin eguna

08:00etan goizeko soinuak. Egunean zehar haurrentzako puzgarriak. 11:00etan meza nagusia. Ondotik txistulariak eta joaldunak. 12:30ean aizkora apostua: Eratsun – Loiarte / Larretxea - Saralegi. 18:00etan Ibintza taldeko dantzariak. Arratsaldez-gauez dantzaldia Madariaga akordeolariarekin.

 

Abuztuak 16, ortzirala

08:00etan goizeko soinuak. Egunean zehar haurrentzako puzgarriak. 10:00etan haurren pilota partidak. 12:00etan futbitoa (helduak). 16:00etan mus txapelketa. 17:00etan patata tortilla lehiaketa. Ondotik berendua. 19:00etan muxikoak. Arratsaldez-gauez dantzaldia Oihana eta Oihana trikitilariekin.

 

Abuztuak 17, larunbata

Haurren Eguna

08:00etan goizeko soinuak. Egunean zehar haurrentzako puzgarriak. 10:00etan haurrentzako betiko jokoak. 10:30ean moto klasikoen kontzentrazioa. Eguerdian haurrentzako bazkaria. 16:30ean Kulki. 17:00etan plater tiroketa herritarrentzat. Arratsaldez-gauez dantzaldia Zesuma taldearekin.

 

Abuztuak 18, igandea

Herriaren Eguna

08:00etan goizeko soinuak. Egunean zehar haurrentzako puzgarriak. 11:00etan gazteentzako jokoak. 12:30ean bertso pilota. 13:30ean bertsolariak plazan: Peñagarikano – Jon Maia. 14:30ean bertso bazkaria: Peñagarikano – Jon Maia 17:00etan haurrentzako futbitoa. Arratsaldez-gauez dantzaldia Astiazaran Anaiak taldearekin. 02:30ean arbola botatzea bestei bukaera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun