Ezkurran ere Amabirjin jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 14tik 18ra. Asteazkeneko herri afariaz gain, egun handian aizkora apustua eta larunbatean aizkolari gazteen Euskal Herriko txapelketa izanen dituzte eta ostiral arratsaldean eginen da herriko gazteen arteko herri kirol saioa.
Abuztuak 14, asteazkena
Festa bezpera
21:00etan herri afaria. Ondoren dantzaldia akordeonistarekin.
Abuztuak 15, osteguna
Ama Birjin Eguna
10:00etan argi soinuak. 12:00etan meza nagusia ama birjinaren ohorez. 13:00etan aizkora apustua: Olasagasti-Rekondo. 18:00etan pilota partidak: gazteak eta afizionatuak. Arratsaldez-gauez dantzaldia Basajaunen eskutik. Abuztuak 16, ostirala 10:00etan argi soinuak. 10:00etatik 14:00etara umeen parkea. 16:30ean umeen jokoak. Ondotik txokolatada. 18:30ean herri kirolak herriko gazteen artean. Arratsaldez-gauez dantzaldia iluntzeren eskutik.
Abuztuak 17, larunbata
10:00etan argi soinuak. 10:30ean mus txapelketa. 16:00etan mus txapelketa final erdiak eta finala 18:00etan aizkora apustua, Euskal Herriko gazteen txapelketa. Iker Vicente, Joxean Etxeberria, Oier Kañamares, Julen Larrea, Aitor Jauregi. 20:00etatik 22:00etara dantzaldia Oihana-Oihana trikitilariekin. Gauez dantzaldia Inpernuperen eskutik.
Abuztuak 18, igandea
10:00etan argi soinuak. 14:00etan herri bazkaria Joxe Angel akordelolariarekin. Arratsaldez dantzaldia joxe Angel akordelolariaren eskutik.