Asteazken arratsean hasiko dira Donamariko bestak. Ama Birjin egunez, arratsean magraren pisua asmatzea eta txapel tiraketa lehiaketak eginen dituzte. Ortziralean aizkora apostua, ortziralean patata tortila eta postre lehiaketa, baita kantu zahar afari herrikoia ere eta hondar egunean, herri bazkaria Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze bertsolariekin, bertze hainbat ekitaldiren artean.
Abuztuak 14, asteazkena
20:00etan Txupinazioa. 20:10ean Kalejira trikitilari eta buruhaundiekin. 00:00etan Musika DJ Julenen eskutik.
Abuztuak 15, ortzeguna
Ama Birjin Eguna
09:00etan argi soinuak auzoz-auzo. 11:00etan Meza Nagusia. 12:00etan Herriko gaztetxoen dantzaldia (meza ondotik). 12:30ean Luntxa Herriko Ostatuan. 19:00etan Kantaldia. 20:00etan Dantzaldia Mendiberrirekin. 20:30ean Magraren pisua asmatzea eta txapel tiraketa lehiaketa. 00:00etan Dantzaldia Mendiberrirekin.
Abuztuak 16, ortzirala
13:00etan Aizkora apostua: Donato Larretxea-Oihan Larretxea | Floren Nazabal-Ander Erasun. 14:00etan Paellada herrikoia. 18:00etan Pilota: raketa txapelketako finala. 20:00etan Dantzaldia Gabezin taldearekin. 22:00etan Gazte afaria. Ondoren ‘Bat-batean’ bertso saio musikatua. 00:30ean Dantzaldia Gabezin taldearekin.
Abuztuak 17, larunbata
11:00etan Puzgarriak eta jolas-parkea haur eta umeentzat. 16:00etan Puzgarriak eta jolas-parkea haur eta umeentzat. 17:00etan Mus tximista txapelketa. 18:00etan Txokolatada. 19:00etan Patata-tortila eta postre lehiaketa. 22:00etan Kantu zahar afari herrikoia, Bixente akordeoilariarekin.
Abuztuak 18, igandea
09:00etan argi soinuak auzoz-auzo. 14:30ean Herri bazkaria. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze. 20:00etan Dantzaldia Trikidantz taldearekin. 22:00etan Herri afaria. 00:00etan Dantzaldia Trikidantz taldearekin.