XX. mendeko artzainen bidetik 81 lagunek Estatu Batuetara bidaia eginen dute

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 13a

Artzain Amerikanoen Eguna Donibane Garazin ospatuko da aurten. Argazkian, 2010ekoa Sunbillan. Artxiboko argazkia

Ameriketako Euskal Artzainen Eguna irailaren 21ean ospatuko da Donibane Garazin

Abuztuaren 31n abiatu eta irailaren 11n bueltatu. Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen eskutik 81 lagunek Estatu Batuetara bidaia eginen dute. Artzainak eta hauen senideak Ameriketako bidea hartuko dute berriz ere. Irailaren 21ean, berriz, Artzain Amerikanoen Eguna ospatuko da Donibane Garazin.

Abuztuaren 31n abiatu eta irailaren 11n bueltatu. Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen eskutik 81 lagunek Estatu Batuetara bidaia eginen dute. Artzainak eta hauen senideak Ameriketako bidea hartuko dute berriz ere. Irailaren 21ean, berriz, Artzain Amerikanoen Eguna ospatuko da Donibane Garazin.

Abuztuaren 31n abiatu eta Chinoko piknikean parte hartuko dute irailaren 1 eta 2an. Baina Madrilgo aireportuan bizituko dute lehenbiziko une hunkigarria. Bidaiarako izena eman duten bi artzaini hoteletako logela berean egokitu zaie egonaldia, baina kasualitatez, duela 41 urte ere elkarrekin egin zuten bidaia Kaliforniara lanera, eta geroztik ez zuten gehiago elkar ikusi. Euskal Telebistako kamarek bidaia grabatuko dute eta bi artzain hauen topaketa izanen da hartuko duten lehen irudia.

Chinotik Bakersfieldera joanen dira eta hangoak ekitaldi bereziren bat prestatzen ari omen dira. Izan ere, itsasoaren alde honetan bezalaxe, bertzaldean ere ikusmina piztu du bidai honek. Bakersfieldetik Fresnorako bidea hartuko dute eta Antonio Camposen rantxoan barbakoa izanen dute. Campos-i esker, Renoko Unibertsitateak gure artzainen emigrazioari buruzko tesi bat egiteko aukera eman dio lau urtez Nafarroako historia lizentziatu bati. Azkenik, San Francisco aldera joko dute 81 bidaiariek, bertako Euskal Etxean artzainekin elkartu ez ezik, turismoa egiteko aukera izanen dute. Irailaren 11n bueltatuko dira.

Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko Laura Igantzik aipatu digunez, bidai historikoa izanen da, «lehen aldia delakoz holako itzulera bideia egiten dela modu antolatuan. Bere garaian, gure herriaren historiaren zatitxo bat idatzi zuten artzainek, berriro beraien oroitzapenak gogora ekarriko dizkigute, eta nola ez, zer ikasi ere izanen dugu, ziur!».

 

Artzain Amerikanoen Eguna irailaren 21ean Donibane Garazin

Bertze aldetik, Ameriketatik bueltan Euskal Artzain Amerikanoen Eguna ospatuko da irailaren 21ean Donibane Garazin. Gure inguruan txartelak hartzeko: Lesakako Udala (948 637005), Berako Santi Altzuguren (948 631022), Etxalarko Santiago Mitxeltorena (948 635174), Igantziko Jose Luis Antxordoki (948 637858), Sunbillako Jesus Mari Jorajuria (647 182845), Doneztebeko Angie Otxandorena (626 908076), Zubietako Santi Hualde (948 451606), Baztango Udala (948 580006), Arizkungo Ordoki jatetxea eta Arraiozko Bautista Oteiza (679 643010).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun