Fernando Etxegaraik eta Maika Ariztegik lortu dituzte koxkor biltzeko Euskal Herriko txapelak

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 12a

Abuztuaren 10ean Larraintzarren jokatutako finaletan nagusitu ziren

Fernando Etxegarai beratarrak, mutiletan, eta Maika Ariztegik, nesketan, lortu zituzten abuztuaren 10ean Larraintzarren Euskal Herriko koxkor biltze txapelketako txapelak. Bi mailetan, bakoitzak 50 koxkor bildu behar izan zituen, 1,25 metroko tartearekin jarrita. Etxegaraik zortzigarren txapela lortu du, azken bi urteetan azpitxapeldun izan ondotik. Ariztegirentzat, berriz, hamahirugarren txapela da.

Mutiletan, Etxegaraik 6 minutu eta 23 segundo behar izan zituen lanak burutzeko. Gotzon Zulaika gipuzkoarra sailkatu zen bigarren postuan, eta Eneko Garmendia gipuzkoarra, hirugarren. Etxegarairentzat zortzigarren txapela da Euskal Herrikoan, baina 2010. urteaz geroztik ez zuen lortua, 2011 eta 2012an azpitxapeldun izan baitzen. Emakumezkoetan, Maika Ariztegik 7 minutu eta 30 segundo behar izan zituen bere lanak akitzeko eta Euskal Herriko txapela hamahirugarren aldiz irabazteko. Bigarren postuan Garazi Arruti bizkaitarra sailkatu zen, eta Naiara Ferran arabarrak osatu zuen podiuma.

Barberena anaiak arpanan

Barberena anaiek aurreikuspenak bete zituzten Larraintzarren jokatu zen Euskal Herriko finalean, eta txapela erraz jantzi zuten. Kanporaketan bigarren izan ziren, baina saio erabakigarrian ez zuten barkatu. Bikote bakoitzak hamar epai eman behar zizkion etzanda jarritako 60 ontzakoari, sei kana-erdikoari, eta beste sei zutik jarritako kana-erdikoari. Eugi eta Kañamares III.a izan ziren kanporaketako onenak, baina oraindik Barberena anaiak baino koska bat beherago daude. Bigarren izan ziren finalean. Pikabea anaiek osatu zuten podiuma. Irigoienekin eta Etxenike baztandarrekin borroka handia izan zuten, baina bi beteranoek lortu zuten hirugarren postua, 24 segundoko aldearekin.

Bosgarren sailkatu zen Gipuzkoako bikote bakarra, Iraola eta Garmendiak osatutakoa. Canori eta Maiza seigarren izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun