Ibarrako neskak Sunbillako mutilak baino gehiago izan dira giza proban

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 12a

Mutil eta neskak elkarrekin, desafioaren ondotik. Xagu-Lesaka

Zortzi neskek 42 plaza egin zituzten 500 kiloko harriarekin eta sei mutilek bat guttiago 600 kilokoarekin.

Sunbillako Santiburtzio bestak hasteko giza proba berezia jokatu zen abuztuaren 10ean. Gipuzkoako txapeldunak diren Ibarrako zortzi neskek 500 kiloko harriari tiran eta Sunbillako sei mutil 600 kilokoari aritu ziren ordu laurden batez. Azkenean, neskek plaza bat gehiago lortu zuten, 42.

Ibarrako taldean, erdiak lesakarrak ziren: Rakel Deskarga, Estitxu Almandoz, Karmele Pikabea eta Ainhoa Alzugarai. Apostu berezia ikustera jendetza bildu zen Sunbillako zubi berrira. Plaza berezia zuten. Normalean 28 metrokoak izaten dira eta Sunbillakoak 4 metro guttiago zituen. Azkenera arte emozioa izan zen eta aipatu bezala, Ibarrako neskak plaza bakarrarengatik, 24 metrorengatik nagusitu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun