Euskal Herriko arpana eta koxkor biltze txapelketa nagusiak jokatuko dira abuztuaren 10ean Larraintzarren

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 9a

Abuztuaren 11n, Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko da Leitzan

Abuztuaren 10ean, larunbat arratsaldeko 7:00etatik aitzinera, Euskal Herriko gizonezkoen lehen mailako arpana txapelketa eta gizonezkoen nahiz emakumezkoen koxkor biltze txapelketak jokatuko dira Larraintzarko pilotalekuan. Eskualdeko ordezkaritza izanen da hiru txapelketetan.

Abuztuaren 10ean, larunbat arratsaldeko 7:00etatik aitzinera, Euskal Herriko gizonezkoen lehen mailako arpana txapelketa eta gizonezkoen nahiz emakumezkoen koxkor biltze txapelketak jokatuko dira Larraintzarko pilotalekuan. Eskualdeko ordezkaritza izanen da hiru txapelketetan.

Euskal Herriko gizonezkoen lehen mailako arpana txapelketan sei bikote ariko dira lehian, tartean Andoni Irigoien eta Guillermo Etxenike baztandarrak. Beraiekin batera, Nafarroako bertze lau bikote (Julen Kañamares eta Mikel Eugi, Josetxo eta Iñaki Barberena, Esteban eta Martin Pikabea, Jose Luis Cano eta Raul Maiza) eta Gipuzkoako Unai Iraola eta Jokin Garmendia ariko dira lehian. Etzanda jarritako 60 ontzako enborrean 5 ebaketa, zutik jarritako 54 ontzako enborrean 6 ebaketa, etzanda jarritako 54 ontzako enborrean 6 ebaketa eta etzanda jarritako 60 ontzako enborrean 5 ebaketa egin beharko dituzte.

Euskal Herriko gizonezkoen koxkor biltze txapelketan zortzi kirolari ariko dira, Hego Euskal Herriko herrialde bakoitzeko bina. Nafarroako ordezkari, Berako Fernando Etxegarai eta Elizondoko Iñaki Telletxea, txapelduna eta azpitxapelduna izanen dira. Arabako Aritz Ruiz Iturribarria eta Ruben iriarte, Gipuzkoako Eneko Garmendia eta Gotzon Zulaika eta Bizkaiko Ioritz Pereira eta Igor Ausokoa ariko dia.

Euskal Herriko emakumezkoen koxkor biltze txapelketan, Maika Ariztegi iturendarra ariko da, Naiara Ferran eta Nikola Gulova arabarrekin eta Garazi Arruti bizkaitarrarekin batera.

 

Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa Leitzan igandean

Abuztuaren 11n, igande arratsaldeko 7etan, berriz, Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko da Leitzako plazan. Bederatzi aizkolari ariko dira, irailaren 22an Uharten jokatuko den finalerako bost txartelen bila. Asier Pellejero (Leitza), Raul Castro (Urroz), Jesus Etxeberria (Beintza-Labaien) eta Eneko Saralegi (Leitza) izanen dira eskualdeko ordezkariak. Beraiekin batera Julen Kañamares (Arostegi), Iban Resano (Dorrao), Goizeder Beltza (Etxarri Aranaz), Manuel Kañamares (Arostegi), eta Angel Eraso (Salinas de Oro) ariko dira. Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat moztu beharko dute.

Arkaitz Olano leitzarrak eta Iñaki Vazquezek txapelketan parte ez hartzea erabaki dute. Ondorioz, maila galduko dute. Juanjo Erdoziak ere ez du parte hartuko, baina medikuaren agiria aurkeztu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun