Ekitaldiz gainezka datoz Sunbillako Santiburtzio bestak

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 9a

San Tiburtzio egunean, meza ondotik dantzak eskainiko ditu herriko taldeak. Artxiboko argazkia

Larunbateko txupinazoarekin hasi eta asteazkeneko herri afariarekin akituko dira

Sunbillako Santiburtzio bestak abuztuaren 10etik 13ra ospatuko dituzte. Larunbat arratsaldeko 8etan botako den txupinazoaren aitzinetik giza proba desafioa izanen da eta ondotik, egunez egun ekitaldiz gainezka ageri da egitaraua.

Sunbillako Santiburtzio bestak abuztuaren 10etik 13ra ospatuko dituzte. Larunbat arratsaldeko 8etan botako den txupinazoaren aitzinetik giza proba desafioa izanen da eta ondotik, egunez egun ekitaldiz gainezka ageri da egitaraua.

 

Abuztuak 10, larunbata

Bezpera

18:30ean Giza proba desafioa izanen da ikusgai: Alde batean, Ibarrako zortzi neska (Gipuzkoako Txapeldunak). Beste aldetik, Sunbillako sei gazte. 20:00etan Suziria Herriko Etxetik, erraldoi, buruhandi, gaitero eta trikitilariak alaiturik. 21:30ean Baztan zopak Ulibeltzak elkartean. 24:00etatik 03:30era dantzaldia Txingudi Deejays. 03:30etik 05:30era Jai Alai Guateque Tirri&Tery-rekin.

 

Abuztuak 11, igandea

San Tiburtzio Eguna

09:30ean Argi soinuak gaiteroekin. 11:00etan Meza Nagusia. 12:15ean Sunbillako dantzarien emanaldia eta luntx-a plazan. 18:30ean XII. Ramon Latasa Saria. Arratsaldez-gauez dantzaldia DANTZADI taldearekin. 22:30ean Su artifizialak Pirotecnia Oscense-ren eskutik. Ondotik pintxo dastaketa eta 200 litroko sagardo kupela.

 

Abuztuak 12, astelehena

Haurren Eguna

09:30ean Argi soinuak. 11:30etik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara Jokulandia. 18:30ean Pilota partidak. 19:30etik 20:00etara Tortilla eta postre lehiaketa. Etxean prestatu eta bertan dastatu!!! Arratsalde-gauez dantzaldia Txingudi Deejays-en eskutik. Ahotsak prestatu, karaokea ere izanen dela!

 

Abuztuak 13, asteartea

Gazteen Eguna

09:30ean Argi soinuak. 10:00etan Herri Krosa Ulibeltzak Elkartetik hasita. Goiz-arratsaldez Tren Txutxua herrian barna. 14:30ean Koadrillen bazkaria Ulibeltzak elkartean. Ondotik ura-ura txarangak alaiturik. Arratsalde-gauez dantzaldia Gabenara taldearen eskutik.

 

Abuztuak 14, asteazkena

Ezkonduen Eguna

09:30ean Argi soinuak. 10:00etan Mus txapelketa. 16:00etan Plater tiroketa. 17:00etatik 19:00etara Haurrentzako jokoak. 22:00etan Herri afaria. Arratsaldez-gauez dantzaldia Trikidantz-en eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun