Nafarroako Gobernuak Arizkun eta Lesakako ikastetxe publikoen lanak lagunduko ditu

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 8a

Eskualdeko bertze hainbat ikastetxeren lanak dirulaguntzarik gabe gelditu dira

Nafarroako Gobernuak 400.000 euro jarriko ditu udal-eraikinetan dauden Haur eta Lehen Hezkuntzako hemeretzi ikastetxe publiko hobetzeko eta birmoldatzeko aurten eginen diren lanetarako. Eskualdean, Arizkun eta Lesakako eskolei bakarrik ailegatuko zaie dirulaguntza.

Nafarroako Gobernuak 400.000 euro jarriko ditu udal-eraikinetan dauden Haur eta Lehen Hezkuntzako hemeretzi ikastetxe publiko hobetzeko eta birmoldatzeko aurten eginen diren lanetarako. Eskualdean, Arizkun eta Lesakako eskolei bakarrik ailegatuko zaie dirulaguntza.

Obrak 627.617 eurokoak dira eta Gobernuak, batez beste, zenbateko horren %64 ordainduko du. Eskualdeari dagokionez, Baztan (12.992,18 euro) eta Lesakako udalek (50.000 euro) jasoko dituzte laguntzak.

Baztango kasuan, Arizkungo eskola publikoko teilatua egokitzeko lanen aurrekontua 21.553,64 eurokoa da eta %60ko subentzioa jasoko du Balleko Etxeak. Lesakan, Irain eskolako fatxadako eta barrenero itoginak konpontzeko lehen faseko lanen aurrekontua 83.822 eurokoa da eta hemen ere %60ko dirulaguntza jasoko du Lesakako Udalak, 50.000 euro.

Lehentasun ordenaren arabera, dirulaguntzetatik kanpo geldtu dira Iturengo Pulunpa eskolaren berokuntza sistema hobetzea, Igantziko bi ikasgelatan zola konpontzea eta pilotalekua ixtea, Legasako eskolako kanpoko zuraje aldatzea, Aresoko Nazabal ikastetxean etxebizitza zaharberritzea ikasgela jartzeko, Berako Ricardo Baroja eskolako kanpoko zurajea berritzea, Narbarteko Arotzenea ikastetxeko gune estalia eraikitzea edo Leitzako Erleta eskolako laugarren solairuko ikasgelak egokitzeko lanak bukatzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun