Baztango zazpi argazkilariren lanak ikusgai daude Bertizko lorategiko jauregian

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 7a

Abuztu hondarra arte ikus daitezke argazkiak Bertizko jaurerrian. Iñaki Atxa

Itxusi elkartearen eskutik abuztuaren 31 bitarte

Itxusi argazkilari elkarteak Bertizko Jaurerriaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatuta, Baztango zazpi argazkilariren lanak ikusgai daude abuztuaren 1etik 31ra Bertizko lorategiko jauregian. Gehien bat, Baztan-Bidasoaldean ateratako argazkiak ageri dira erakusketan.

Argazki erakusketan, Itxusiko kide diren Juan Lameriñas, Josu Inziarte, Joxe Erregerena, Angel Erregerena eta Jose Javier Nosellasekin batera, Elizondoko Iñaki Atxa eta Edurne Biguriaren argazkiak ikus daitezke. Astelehenetik igandera, goizeko 10:30etik 13:30era eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara ikusteko modua izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun