Iñaki Lizasok emozioz adio erran dio erremonteari

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 12a

Aurreskua ere dantzatu zioten 21 urtez erremontean aritu den Lizasori. Maialen Andres

Azken partidan galdu egin zuen, baina omenaldi hunkigarria jaso zuen

Iñaki Lizaso erremontelari doneztebarrak adio erran dio erremonte profesionalari. Edo erremonteak Lizaso agurtu du. Larunbatean jokatu zuen azken partida Galarretan. Urrizarekin batera 35-40 galdu zuen Koteto Ezkurra eta Joxe Etxeberria herritarren kontra, baina emaitza zen guttienekoa. Erremontearen munduak omenaldi hunkigarria eskaini zion doneztebarrari eta honek, malkoei ezin eutsiz, esker oneko hitzak bertzerik ez zituen izan.

Normala denez, partidan Lizaso urduri hasi zen eta galdu arren, ederki bege zuen bere lana. Ezkurrak partida bikaina egin zuen eta berak egin zuen aldea.

Baina politena partidaren bukaeran ailegatu zen. Giro ederrean eta zutik paratu zen jendearen txalo zaparrada artean, koadroko erremontelari guziek arkua egin zioten Lizasori bere saskiekin. Gero, oparien txanda etorri zen. Erremontelariek enmarkatutako kamiseta oparitu zioten, guzien sinadurekin, baita ordulari bat ere. Oriamendi enpresak erremontista baten irudia oparitu zion, eta Oskar Mindegia, Doneztebeko kiroletako udal zinegotziak plaka bat eman zion. Juan Antonio Ercilla, Galarretako lehengo kudeatzaileak ere oroigarria eman zion.

Iñaki Lizasok hitza hartu zuen, eta malkoek utzi ziote artean, bere pilotakideak, zaleak eta erremontearen inguruko jendea eskertu nahi izan zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun