San Miguelek bikoiztu egin du Juaristi Kutxa txapelketako partidan

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 7a

Juaristi eta San Miguel, Kutxa txapelketaren aurkezpenean. Maialen Andres

Doneztebarrak urrats handia eman du finalaurrekoetan sartzeko

Julen San Miguel doneztebarrak ez zuen arazorik izan Kutxa txapelketako bere lehen partida irabazteko eta markagailuan bikoiztu egin zuen Jon Juaristi zarauztarra (30-15). Urrats handia, kasik erabatekoa eman du finalerdietan sartzeko.

Julen San Miguel doneztebarrak ez zuen arazorik izan Kutxa txapelketako bere lehen partida irabazteko eta markagailuan bikoiztu egin zuen Jon Juaristi zarauztarra (30-15). Urrats handia, kasik erabatekoa eman du finalerdietan sartzeko. Dirua 100 40ri atera zen San Miguelen alde eta segidan, katedra zuzen zebilela erakutsi zuen. 3-0 irabazten hasi zen eta Juaristi 4-3ra hurbildu bazen ere, bere kolpea eta sakea atera zuen doneztebarrak (15-6). Abantailarik handiena 17 tantukoa izan zuen San Miguelek (27-10) eta azken emaitzak (30-15) erakusten du bere nagusitasuna. Sakearekin 10 tantu egin zituen, baina Juaristiren sake errestoan ere 8 lortu zituen.

 

Abuztuaren 6ko emaitzak Galarretan

1. Ezkurra II-Larrañaga, 35; Segurola-Aizpuru III, 22

2. San Miguel, 30; Juaristi, 15 KUTXA 2013 TXAPELKETA

3. Endika-Barrenetxea IV, 31; Matxin III-Ion, 40

4. Matxin VI-Saldias, 30; Etxabe II-Labaka, 25

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun