Gorka Urtasunek galdu egin du Urrizarekin Kutxa txapelketako lehen partidan

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 5a

Urtasun saiatu zen, baina ezin izan zuen Urriza txapelduna menperatu. Maialen Andres

30-18 nagusitu zen gaur egungo txapelduna

Buruz buruko Kutxa erremonte txapelketako lehen partida jokatu zuten larunbat arratsaldean Gorka Urtasunek eta Urrizak. Gaur egungo txapeldunak pronostikoak bete eta 30-18 irabazi zion iruritarrari.

Buruz buruko Kutxa erremonte txapelketako lehen partida jokatu zuten larunbat arratsaldean Gorka Urtasunek eta Urrizak. Gaur egungo txapeldunak pronostikoak bete eta 30-18 irabazi zion iruritarrari.

Partida serioa jokatu zuen gaur egungo txapeldunak eta piloteoan nagusitu zitzaion Urtasuni. Iruritarra saiatu zen, baina ezin izan zuen Urrizaren nagusitasunarekin. 9-2 aitzinetik jarri zen Urriza, baina Urtasunek ez zuen etsi eta 13-11ra hurbildu zen. Baina bertze tantu-xorta lortu zuen Urrizak (19-11) eta hortik azken 30-18kora nagusi izan zen. Urrizak urrats handia eman du finalerdietan sartzeko eta Urtasunek Ezkurrari irabazi egin beharko dio finalerdietan izan nahi badu.

 

Abuztuaren 3ko emaitzak Galarretan

1. Segurola-Larrañaga, 35; Otaegi-Aizpuru III, 29

2. Urriza, 30; Urtasun 18 KUTXA 2013 TXAPELKETA

3. Ezkurra-Agirrezabala, 40; Etxeberria IV-Barrenetxea IV, 27

4. Matxin III-Labaka, 30; Etxabe II-Zubiri, 29

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun