Cultur programazioa eskualdera ere ailegatuko da abuztuan

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 2a

Vendetta taldeak emanaldia eskainiko du gaur arratsean Elizondoko Foruen Plazan. Utzitako argazkia

Vendetta taldeak emanaldia eskainiko du Elizondon ortziral arratseko 10:00etan

Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Cultur programazioaren emanaldiak izanen dira uda honetan eskualdean. Lehenbizikoa abuztuaren 2an, ortziral arratseko 10etan izanen da Elizondoko Foruen Plazan, Vendetta taldearen eskutik.

Nafarroako Gobernuak antolatzen duen Cultur programazioaren emanaldiak izanen dira uda honetan eskualdean. Lehenbizikoa abuztuaren 2an, ortziral arratseko 10eetan izanen da Elizondoko Foruen Plazan, Vendetta taldearen eskutik.

Abuztuaren 6an, astearte arratsaldeko 6etan Iddwac musika taldeak emanaldia eskainiko du Zugarramurdiko Sorginen lezean.

Abuztuaren 21ean, Le Swing Dixiweland Band taldeak joko du Berako Altzateko Plazan 20:30ean.

Abuztuaren 24an, Iñaki Dieguez akordeolaria ariko da Donamariako Jauregian, 19:30ean hasita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun