Gorka Urtasunek gaur egungo txapeldunaren kontra jokatuko du Kutxa txapelketako lehen partidan

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 2a

Txapelketan parte hartuko duten sei erremontelariak, abuztuaren 1ean egindako aurkezpenean. Maialen Andres

Iruritarraren eta Urrizaren arteko partida jokatuko da abuztuaren 3an

Buruz buruko Kutxa erremonte txapelketa abuztuaren 3an abiatuko da Galarretan, Gorka Urtasun iruritarraren eta gaur egungo txapeldunaren, Urrizaren arteko partidarekin. Beraiekin batera bertze lau erremontelari ariko dira: Koteto Ezkurra, Julen San Miguel, Jon Juaristi eta Patxi Zeberio.

Buruz buruko Kutxa erremonte txapelketa abuztuaren 3an abiatuko da Galarretan, Gorka Urtasun iruritarraren eta gaur egungo txapeldunaren, Urrizaren arteko partidarekin. Beraiekin batera bertze lau erremontelari ariko dira: Koteto Ezkurra, Julen San Miguel, Jon Juaristi eta Patxi Zeberio.

Hain zuzen, Urtasun eta Urrizarekin batera Koteto Ezkurra izanen da A multzoan eta bertze hiruak B multzoan. Bortz aurrelari eta atzelari bakarra, Julen San Miguel.

Multzo bakoitzeko bi lehenbizikoak sailkatuko dira finalerdietarako eta finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute irailaren 7an. Partida guziak Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko dituzte.

 

Ligaxka

Urriza eta Urtasunen arteko partida, abuztuaren 3an, larunbat arratsaldeko 4etan hasiko den jaialdian jokatuko da; Juaristi eta San Miguelen artekoa abuztuaren 6an jokatuko da; Urriza eta Ezkurra aurrez aurre izanen dira abuztuaren 15ean; Zeberio II eta Juaristiren arteko norgehiagka abuztuaren 17an jokatuko da; Koteto Ezkurra eta Gorka Urtasunek abuztuaren 20an neurtuko dituzte indarrak eta Zeberio II eta San Miguelek abuztuaren 24an jokatuko dute ligaxkako azken partida. Abuztuaren 29an eta 31n izanen dira finalaurrekoak eta irailaren 7an finala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun