Beintza-Labaiengo bestak ere abuztuaren 2tik 5era ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 2a

Igandeko meza ondotik aizkora apostua eginen da. TTIPI TTAPA

Herriko hiru bikoteren arteko aizkora apostua jokatuko dute igandean

Beintza-Labaiengo bestak abuztuaren 2tik 5era ospatuko dituzte. Larunbateko idi probak eta harrijasotzaileak eta igandeko aizkora apostua, herriko hiru bikoteren artean, dira ekitaldi nagusiak.

Beintza-Labaiengo bestak abuztuaren 2tik 5era ospatuko dituzte. Larunbateko idi probak eta harrijasotzaileak eta igandeko aizkora apostua, herriko hiru bikoteren artean, dira ekitaldi nagusiak.

 

Ostirala, abuztuak 2 (Labaien)

• 20:00: altxaferoak bes­tei hasiera emateko. Ondoren karrikarronda herriko trikitilariekin.

• 21:00: Zopak Itturrondo elkartean eta Labaiengo ostatuan.

• Gauez dantzaldia ­AIERRIK taldearekin.

 

Larunbata, abuztuak 3 (Beintza)

• Goizean: Karrikarronda herriko trikitilariekin.

• 11:00: Plater-tiroa.

• 16:00-19:00: Puzga­rriak.

• 19:00: Idi proba Zubillagaren idiekin. Ha­rri­jasotzaileak: Urrutia eta Ostolaza.

• Arratsaldez eta gauez: Dantzaldia TRAKETS taldearekin.

 

Igandea, abuztuak 4 (Labaien)

• Goizean: Karrikarronda Iturengo txistulariekin.

• 12:00: Meza Nagusia. Ondoren Luntxa Labaiengo Ostatuan. Gero, aizkora apostua: Xabier Mindegia eta Jazinto Etxekonanea; Pello Telletxea eta Miguel Angel Etxeberria eta Jose Luis Telletxea eta Jexux Etxeberria.

• 17:00: Mus txapelketa.

• 18:00: Gorriti eta bere animaliak. Puzga­rriak.

• 21:00: Tortilla eta pos­tre lehiaketa.

• 22:30: Suak.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia JOXE ANJEL akordiolariarekin.

 

Astelehena, abuztuak 5 (Beintza)

• Goizean: Karrikarronda Iturengo txistulariekin.

• Eguerdian: Herri kirolak gazteen artean.

• 14:00: Bertso bazkaria Anjel Mari Peñagarikano eta Xebastian Lizasorekin. Bazkal ondoren, karrikarronda Aurtizko txistulariekin.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia JOXE ANJEL akordiolariarekin.

• 24:00: Gaixoa Ni, bes­tei bukaera emanez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun