Senpereko Hatsa elkarteak proposatzen du, Urdazuri ibai inguruan bizi diren sortzaile guzieri (haurrak ere, nahi badute) aste batez erakusketa batean parte hartzea. Erakusketa hori iraganen da Senpereko Amotz auzoko Larraldean agorrilaren 19tik 25a arte.
Ideiak, aurkezpen guziak azaltzea libro dela jakinarazi dute Hatsa elkartetik, izan musika, pintura, idazlanak… nahi den guzia!
Agorrilaren 25an, igandearekin, eguerditan, parte duten guzien artean, bazkari bat , bakotxak berak ekarri janariarekin, egingo da . Izenak eman behar dira agorrilaren 15erako.
Xehetasun gehiagorentzat idatzi gune honetara: olerkibilduma@sfr.fr
Hatsaren olerki bustiak
Bertze aldetik, Hatsa Elkarteak ikus-entzuneko bideo proiekzio poetikoa eginen du agorrilaren 16tik 31ra Larraldean. Proiekzio bat euskaraz izanen da eta bertzea frantsesez, arrats guzietan, 21:00etan.