Gazteluko Santo Domingo bestak abuztuaren 2tik 5era ospatuko dituzte

TTIPI-TTAPA 2013ko abuztuaren 1a

Giro ederra izanen dute Gazteluko Santo Domingo bestetan. Utzitako argazkia

Partxis txapelketa eta aizkora apostua izanen dituzte igandean

Gazteluko Santo Domingo bestak abuztuaren 2tik 5era ospatuko dituzte. Abuztuaren 4an, egun handian partxis txapelketa eta aizpora apostua izanen dituzte eta hondar egunean herri bazkaria. Baina bertze hainbat ekitaldi izanen dira.

Gazteluko Santo Domingo bestak abuztuaren 2tik 5era ospatuko dituzte. Abuztuaren 4an, egun handian partxis txapelketa eta aizpora apostua izanen dituzte eta hondar egunean herri bazkaria. Baina bertze hainbat ekitaldi izanen dira.

 

Ostirala, abuztuak 2

• 20:00: suziriak eta ondoren txistulariak herria alaitzen ibiliko dira.

• 22:00: Zopak Herriko Ostatuan.

 

Larunbata, abuztuak 3

Haurren Eguna

• 10:00: Kalejira. Goizez eta arratsaldez, jokuak eta puzgarriak.

• 17:00: Mus txapelketa.

• 19:00: Txokolatada.

• Arratsaldez eta gauez, dantzaldia AGERRALDErekin.

• 21:30: Gazte afaria.

 

Igandea, abuztuak 4

Santo domingo eguna

• 10:00: kalejira.

• 10:30: Meza Nagusia. Ondoren salda ostatuan.

• 17:00: Partxis txapelketa.

• 18:00: Aizkora apostua.

• 19:00-22:00: dantzaldia AGERRALDErekin.

 

Astelehena, abuztuak 5

• 09:00: gosaria plazan.

• 10:00: Kalejira.

• 14:00: herri bazkaria.

• Arratsaldez eta gauez dantzaldia AGERRALDErekin.

• 22:00: Afaria eta ondoren, Gaixoa Ni.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun