Uztailaren 29an, astelehen goizean irekiko dute N-121-A errepidean, Belateko tuneleko Iruña alderako norabidea. Asteburu honetan, keak beltzatutako Belate eta Almandozko tunel barneko pareten garbiketa lanetan aritu dira.
Abuztu hondarrerako osorik zabalik
Belateko tuneleko hegoaldeko euste-lanak abuztu hondarrerako akituko direla aurrikusi du Nafarroako Gobernuak. Sustapen kontseilariak obrak bisitatu zituen uztailaren 18an. Gaur egun, ezponda egonkortzeko lanak egiten ari dira, apirilaren 14 eta 15ean tunelaren hegoaldeko ahoan zenbait luizi izan baitziren. Une hartan, ezpondari eusten zion harri-lubetako azal baten harri batzuk erori egin ziren. Langileak eroritako materiala kentzeko nahiz mugitutako harri-lubetan aritu ziren lanean, nahiz eta euriteek egoera areagotu zuten apirilaren 29an, maiatzaren 18an eta ekainaren 9an.
Construcciones Mariezcurrena SA egonkortzeko lanak egiten ari da, funtsean, 60 metro luzeko 120 mikropilotek ainguratutako pantaila bat eraikitzeko, izandako luiziarekin zeharka jarrita eta malkarretik 13 bat metrora, hark hegalaren goialdera jarrai ez dezan eta NA-1210 errepidera ailegatu ez dadin, Belateko lehengo mendatera, hain zuzen.