Kutxa txapelketaren atarian gelditu da Endika saldiastarra

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 29a

Endikak eta Juaristik partida berdindua eskaini zuten, baina Zarauzkoak lortu zuen Kutxa txapelketarako txartela. Maialen Andres

30-20 galdu zuen Juaristiren kontrako partida

Endika Urrutia saldiastarrak ez du buru buruko Kutxa erremonte txapelketan jokatzerik izanen. Partida erabakigarrian 30-20 galdu zuen Juaristiren kontra larunbatean Galarretan.

Endika Urrutia saldiastarrak ez du buru buruko Kutxa erremonte txapelketan jokatzerik izanen. Partida erabakigarrian 30-20 galdu zuen Juaristiren kontra larunbatean Galarretan.

Norgehiagoka berdindua hasi zen, baina 4-3koarekin Juatistik 13-0ko partziala egin zuen eta hortxe erabaki zuen buruz buruko txapelketarako txartela. Halere, Endikak bukaera bitarte borrokatu zuen eta azken markagailuak erakusten duena baina berdintasun handiagoa izan zen kantxan.

Partida nagusian, Aritz Juanenea saldiastarrak eta Julen San Miguel doneztebarrak 40-25 irabazi zieten Koteto Ezkurra eta Patxi Olazar doneztebarrei. San Miguelek erakustaldi handia egin zuen eta 13 tantu egin zituen sakez. Juanenea aparteko aipamena merezi du. Hogei partida eskas ditu profesionaletan eta dagoeneko partida nagusietan maila sinestezina eskaintzen ari da.

 

Uztailaren 27ko emaitzak Galarretan

1. Otaegi-Labaka, 33; Segurola-Aizpuru III, 35

2. Juaristi, 30; Endika 20 KUTXA 2013 TXAPELKETAN SARTZEKO FINALA

3. Ezkurra-Olazar, 25; Juanenea-San Miguel, 40

4. Etxabe II-Agirrezabala, 22; Matxin VI-Ion 30

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun