Azkeneko bortz hilabetetako joera segituz, beheiti egin du langabetu kopuruak eskualdean uztailean. Hilabete hondarrean 1.331 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak, ekainean baino 25 guttiago. Beraz, %.1,85 jautsi da langabetu kopurua, Nafarroa osoko bulegoen banaz bertzekoa (%0,86) baino puntu bat gehiago.
810 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez uztailean, baina horietatik 38 bakarrik izan ziren mugagabeak, aunitz udarako lanak direla erakutsiz.
Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 598 lagun daude langabezian, ekainean baino 14 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean 588 langabetu daude, ekainean baino 6 guttiago. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean ere 4 lagun guttiago daude langabezian, 104 lagun, eta adin tarte horretako emakumeen artean 41 langabetu daude, ekainean baino 1 guttiago.
Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina uztailean jautsiera 820tik 813ra jautsi da langabetu kopurua. Industria arloan ere, 259tik 251ra jautsi da langabezian daudenen kopurua. Eraikuntzan, 182tik 173ra jausi da langabetu kopurua. Nekazaritzan, aldiz, 2 lagunetan goiti egin du langabetu kopuruak, 34 lagunekin, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 60 lagun daude langabezian, ekainean baino 3 guttiago.