Gorka Urtasun iruritarrak buruz buruko Kutxa erremonte txapelketa jokatuko du. Txapelketarako sailkatzeko azken partida erraz irabazi zion Ion-i, 14-30. Honela, San Miguel, Urriza, Ezkurra, Zeberio eta Juaristirekin batera ariko da buruz buruko txapelketa nagusian.
Asteartean Galarretan Iruritakoaren alde atera zen dirua, 100 60ri, eta Urtasunek pronostikoak bete zituen. Baina 1-6 aitzindu ondotik, Ionek erritmoa hartu zuen eta 9-7 aurreratzea lortu zuen, 8-1eko partzialarekin. Bazirudien partida gogorra izanen zela, baina ez zen halakorik gertatu. Urtasunek 0-16ko partzial ikaragarria egin zuen, partida hautsiz (9-23). Urtasunek 10 tantu egin zituen sakez eta bertze 15 piloteoan, huts bakarrarekin. Bikain aritu zela erraten ahal da eta orain, bere saria izanen du Urtasunek.