Gorka Urtasun iruritarrak ere buruz buruko Kutxa erremonte txapelketan sartzeko azken partida jokatzeko aukera izanen du. Santiago egunez jokatutako partida ikusgarrian 29-30 irabazi zion Etxeberria IV.ari eta orain Ionen kontra jokatuko du txartelaren bila.
Inork galtzea merezi ez zuen partida eskaini zuten Urtasun eta Etxeberria IV.ak Galarretan. Neurketa sinestezina eskaini zuten, berdindua eta kalitatezkoa. Bi erremontelariak txalo zaparrada batekin agurtu zituzten ikusleek.
Bederatzinako berdinketa arte berdindua joan zen partida. Etxeberriak bortz tantuko aldea lortu zuen, baina 17-16ra hurbildu zen iruritarra. Berriz ere 21-16 aitzindu zen azpeitiarra baina hogeitabina berdindu zuen Urtasunek. Hortik aitzinera berriz ere berdinduak joan ziren.29-28 aitzindu zen Etxeberria, baina azken bi tantuak, hil ala bizikoak, Urtasunek egin zituen. Orain, bertze koxka bat gainditu beharko du iruritarrak Kutxa txapelketan sartzeko.
Uztailaren 25eko emaitzak Galarretan
1. Ezkurra II-Saldias, 35; Segurola-Zubiri, 34.
2. Urriza-Agirrezabala, 40; Matxin III-San Miguel, 33.
3. Ezkurra-Barrenetxea IV, 40; Juaristi-Etxeberria III, 31.
4. Etxeberria IV, 29; Urtasun, 30 KUTXA 2013 SAILKAPENA