Baztango Udalak, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak eta Malerrekako Mankomunitateak etxez-etxe banatutako egutegiek duten zenbakiarekin, abuztuko zozketa egin da eta hauxe da zenbaki sariduna: 8.461.
Saria, bi lagunendako bazkaria izanen da. Aipatu, bertzalde, uztailean ere ez zela zenbaki sariduna agertu. Hilabete hondarrean bukatu zen epea, eta beraz, orain ezin da saria eskatu.
Abuztuko zozketaren saridunak hilabete bukaera arteko epea izanen du saria eskuratzeko. Horretarako, abuztuaren 31 baino lehen Bortzirietako Mankomunitatera deitu beharko du: 948 635254.