Ulibeltzak elkartearen urteko batzarra larunbatean eginen dute Sunbillan

TTIPI-TTAPA 2013ko uzt. 26a, 10:08

Bestetako zopetako txartelak salduko dituzte bilera ondotik

Sunbillako Ulibeltzak Elkarteak urteko batzar orokorra eginen du uztailaren 27an, larunbat arratsaldeko 6:00etatik aitzinera. Gai ordenari dagokionez, joan den urteko akta irakurri eta egoki ikusten badute onartuko dute lehenik. Gero, 2012ko kontuak aztertuko dituzte, elkarteko obrak ere izanen dituzte hizpide eta 2013ko bes­tetako programa ere landuko dute, eskari eta galderen txandari ekin aurretik.

Bilera bukatutakoan aipatu beharra da bestetako Zopetako txartelak salgai egonen direla Ulibeltzak Elkartean bertan bazkideentzat. Uztailaren 28tik aitzinera gainontzekoentzat salgai jarriko dituzte herriko ostatuetan. Txartelaren prezioa 20 eurokoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!