Bidasoko Bide Berdean Alkaiagako lur azpiko pasabidea zabaldu dute Santiago egunean

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 24a

Irailean bukatuko ditu lanak Bertizko Partzuergoak

Bertizko Turismo Partzuergoak maiatzan hasi zen bide berdean lanak egiten. Horretarako 2009an lortu zuen dirulaguntza Europatik FEDER (POCTEFA) fondoetatik eta Nafarroako Gobernuko Turismo Sailetik. Irailean bukatuko dira lanak, baina uztailaren 25ean, zatirik zailena eta garestiena, Alkaiagako lur azpiko pasabidea ireki dute.

Bertizko Turismo Partzuergoak maiatzan hasi zen bide berdean lanak egiten. Horretarako 2009an lortu zuen dirulaguntza Europatik FEDER (POCTEFA) fondoetatik eta Nafarroako Gobernuko Turismo Sailetik. Irailean bukatuko dira lanak, baina uztailaren 25ean, zatirik zailena eta garestiena, Alkaiagako lur azpiko pasabidea irekidute.

Egin diren lanen artean inportanteena da 121-A errepidearen azpiko pasabidea. Bertze lanak ere izan dira: tuneletan argia jartzea, Legasako lur erorketa jasotzea, zolako zuloak konpontzea, Igantzin bidea desbideratzea erreka aldera, Alkaiagan errepidetik sartu ordez, bide bat ireki da errekaren ertzean eta parking bat egokitu da Endarlatsan. Izan ere, kotxeak ez sartzeko sarrera batzuk ixtea kotxeak ez sartzeko aurrikusten da. Oraindik seinalizazio osoa, zerrakurak eta ataka batzuk jartzea falta da. Irailean bukatuko dira lanak, baina Santiago egunean, uztailaren 25ean, garrantzitsuena dena, hau da, oinezko pasabidea, bukatuta dagoenez, ireki du Partzuergoak jendeak probestu ahal izateko.

 

Bide Berdearen arautegia

Bertze aldetik Bertizko Turismo Partzuergoak Bidasoko Bide Berdearen arautegia landu du. Ekainaren 26 eta Uztailaren 18an egindako batzar orokorretan zirriborroa aztertu zen, baita eztabaidatu eta onartu ere eta orain ibilbideko udaleetara bidaliko da behin behiniko onarpenerako eta publikoki erakusteko, baita alegazioak aurkezteko epe bat irekitzeko. Arau batzuk iaz PSISarekin batera onartu ziren eta dagoeneko indarrean daude. Oinarrizko arauak dira oinezkoa dela bide berdea baina derrigorrez kotzez pasatu behar direnei (auzokideak eta zerbitzuak) errespetatu behar zaiela. Txakurrak lotuta eraman behar direla eta abiadura orduko 20 kilometrokoa dela dira neurri inportantenetarikoak.

Info gehiago: www.consorciobertiz.org eta www.viaverdebidasoa.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun