Uztailaren 24an, asteazken arratseko 8etan botako den txupinazoarekin abiatuko dira Elgorriagako Santiago bestak, nahiz eta aitzinetik ere izanen diren zenbait ekitaldi. Larunbata bitarte, egitarau zabal-zabala prestatu dute.
Uztailak 24, asteazkena
• 17:00etan. Estitxu ipuin kontalaria.
• 18:00 Herri Lasterketa Elgorriagako haurrentzat.
• 20:00 Txupinazoa eta kalejira trikitilariekin.
• 21:00 Zopak.
• 00:00/03:30 Dantzaldia Santxotenarekin.
Uztailak 25, ortzeguna
Santiago Eguna
• 10:00 Argi soinuak.
• 11:00 Meza Santiago apostoluaren omenez.
• 12:00 Dantzari ttikien saioa.
• 13:00 Bazkal aurreko aperitiboa.
• 18:00 Tor magoaren saioa.
• 20:00 Patata tortilla lehiaketa.
• Arratsaldez - Gauez dantzaldia Vicenterekin.
Uztailak 26, ortzirala
Haurren Eguna
• 10:00etan Argi soinuak.
• 10:15 Haurrentzat puzgarriak eta jokoak.
• 14:00 Haurrentzat bazkaria.
• 16:00 Mus txapelketa (Bikote bakoitzetik batek bederen Elgorriagakoa behar du izan) .
• 16:00 Haurrentzat jokoak.
• 20:00 Merendu-afaria herritar guztientzat.
• Arratsaldez - Gauez dantzaldia Agerralderekin.
Uztailak 27, larunbata
Herritarren Eguna
• 10:00 Argi soinuak.
• 12:00 Toka txapelketa.
• 14:00 Bazkaria, zikiro jatea, Santxotena akordeoilariak alaitua.
• 21:00 Afaria.
• Gauez dantzaldia Aierrik taldearekin.
• 04:00 Gaixoa ni!