Gorka Urtasun iruritarrak ere buruz buruko txapelketan sartu nahi du

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 22a

Urtasunek erraz menperatu du Agirrezabala. Oriamendi 2010

Agirrezabalari erraz irabazi ondotik, Santiago egunez Etxeberria IV.aren kontra jokatuko du

Gorka Urtasun iruritarra indarrez bueltatu da buruz burukora. Joan den urtean, lesioaren ondorioz ezin izan zuen Kutxa txapelketan sartzeko kanporaketarik jokatu, baina aurten buruz buruko txapelketa nagusia jokatzeko gogoz dagoela erakutsi du. Larunbatean jokatutako lehenbiziko partidan 15-30 irabazi zion Agirrezabalari. Orain, Etxeberria IV.aren kontra jokatu beharko du Santiago egunez.

lesioaren ondorioz ezin izan zuen Kutxa txapelketan sartzeko kanporaketarik jokatu, baina aurten buruz buruko txapelketa nagusia jokatzeko gogoz dagoela erakutsi du. Larunbatean jokatutako lehenbiziko partidan 15-30 irabazi zion Agirrezabalari. Orain, Etxeberria IV.aren kontra jokatu beharko du Santiago egunez.

Iruritarrak dena ongi egin zuen larunbatean Galarretan. 19 tantu egin zituen piloteoan eta zortzi sakez. Agirrezbala saiatu zen, baina hasieran uste baino traba guttiago paratu zizkion Urtasuni.

Jaialdiko partida nagusian aritu zen lehen aldiz Aritz Juanenea saldiastarra, Julen San Migelekin bikote eginez. 40-35 irabazi zieten Etxeberria IV eta Ion-i.

 

Larunbateko jaialdiko emaitzak

1. Segurola-Labaka, 34; Ezkurra II-Larrañaga 35

2. Juanenea-San Miguel, 40; Etxeberria IV-Ion 35

3. Matxin III-Zubiri, 40 Etxabe II-Olazar, 25

4. Agirrezabala 15 Urtasun 30 KUTXA 2013 SAILKAPENA

 

Matxin VI eta Endikaren arteko partida uztailaren 23an

Kutxa txapelketan sartzeko eskailerako bigarren koxkako partida izanen du Endika saldiastarrak uztailaren 23an Galarretan, Matxin VI.aren kontra. Endika izanen da faborito, baina Matxin VI.ak hiru arerio kanpoan utzi ditu. Irabazleak Juaristiren kontra jokatuko du Kutxa txapelketan sartzeko txartela. Astearteko partida nagusian, Juaristi eta San Miguel, binakako txapeldunen kontra (Urriza eta Barrenetxea IV) ariko dira.

 

Uztailaren 23ko karteldegia

1. Otaegi-Larrañaga, Segurola-Aizpuru III.aren kontra, 35 tantura

2. Urriza-Barrenetxea IV, Juaristi-San Miguelen kontra, 40 tantura

3. Etxabe II-Labaka, Juanenea-Saldiasen kontra, 40 tantura

4. Matxin VI, Endikaren kontra, 30 tantura KUTXA 2013 SAILKAPENA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun