Oizek eta Doneztebe Ak abantaila hartu dute finalerdietan

TTIPI-TTAPA 2013ko uzt. 22a, 11:05

Arraiozko plazan erabakiko dira aurtengo finalistak igandean. Artxiboko argazkia

Biek 9-5 irabazi zieten Arraiozko taldeei

Baztan-Errekako XXXIV. Laxoa txapelketako finalerdietako joaneko partidak jokatu dira asteburu honetan. Oizen, etxeko taldeak 9-5 irabazi zion Arraioz Ari eta emaitza berbera errepikatu zen Bear-Zanan, Doneztebe A eta Arraioz Bren arteko partidan. Orai, igandean Arraiozen ikusiko da abantaila hori nahikoa den edo etxekoek buelta ematen dioten.

Baztan-Errekako XXXIV. Laxoa txapelketako finalerdietako joaneko partidak jokatu dira asteburu honetan. Oizen, etxeko taldeak 9-5 irabazi zion Arraioz Ari eta emaitza berbera errepikatu zen Bear-Zanan, Doneztebe A eta Arraioz Bren arteko partidan. Orai, igandean Arraiozen ikusiko da abantaila hori nahikoa den edo etxekoek buelta ematen dioten.

Oizko partidan, hasieratik agintzen hasi ziren etxekoak, Iker Bereau, Lander Mendiola, Iñaki Mendiola eta Ugutz Zelaieta (3-0). Arraioz Akoek, Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagaraik lehen jokoa lortu zuten (3-1), baina hurrengo biak berriz ere Oizkoentzat izan ziren (5-1). Hortik aitzinera, jokoak binaka egin zituzten (5-3, 7-3, 7-5 eta 9-5) eta Oizek urrats handia egin zuen abuztuaren 3ko finalera sartzeko.

Bigarren finalerdia arras berdindua hasi zen. Lehenbiziko jokoa Doneztebe Ako Pascual Bertiz, Koldo Legarra, Jabier Bertiz eta jokin Arraztoak egin zuten (1-0), baina segidan berdindu zuten Arraioz Bkoek (Mikel Mindegia, Xabier Mihura, Aritz Alunda eta Miguel Maritorena). Banako berdinketaren ondotik, 3-1 aitzindu ziren doneztebarrak, baina markagailua irauli zuten arraioztarrek (3-4). Launa berdindu ondotik, bosgarren jokoa ere egin zuten arraioztarrek (4-5), baina hortik aitzinera doneztebarren erakustaldia etorri zen. Azkeneko bortz jokoak segidan egin eta 9-5 irabazi zuten.

Gauzak honela, Malerrekako taldeek urrats handia egin dute abuztuaren 3an Doneztebeko Bear-Zanan jokatuko den finalean izateko, baina Arraiozko plazak erabakiko du afera uztailaren 28an. Igande goizeko 11:30ean Arraioz A eta Oizen arteko partida jokatuko da eta igande arratsaldeko 5:30ean, Arraioz B eta Doneztebe A artekoa. Hortik aterako dira finalistak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun