Endika Urrutia saldiastararrak buruz buruko Kutxa Erremonte txapelketan sartzeko lehenbiziko urratsa eman du uztailaren 28an, Barrenetxea IV.aren kontrako partida 16-30 irabazita. Orain, Matxin VI.aren kontra ariko da eta irabazlearen esperoan egonen da Juaristi eskaileraburuan, uztailaren 27an jokatzeko txapelketa nagusirako txartela.
Ortzeguneko Galarretako partida berdindua hasi zuten Endikak eta Barrenetxeak, baina saldiastarrak buruz buru duen esperientzia baliatu zuen. Lehenbiziko aldetxoa 9-13koan lortu zuen eta 10-17kora joan zen, gero eta abantaila handiagpa pilatuz. Aurrelaria izan arren, atzeko koadroetatik ere ongi moldatu zen. Lau tantu egin zituen sakez eta falta bat, Barrenetxeak bezalaxe.
Uztailaren 20an, Gorka Urtasun iruritarra Agirrezabalaren kontra ariko da.