Iturengo bestak uztailaren 19tik 22ra ospatuko dituzte, egitarau zabalarekin. Txupinazoa ortziral arratsaldeko 8:00etan botako dute, baina aitzinetik ere zenbait ekitaldi izanen dira eta ondotik, zer erranik ez.
Ortzirala, uztailak 19
• 17:00: Eriz magoaren “Birziklapen magia” ikuskizuna. Ondotik txokolatada.
• 19:00: Dantzariak.
• 20:00: Txupinazoa. Ondotik, kalejira herriko musikari eta buruhaundiekin.
• 21:30: afaria Altxunea erretegian.
• 23:30: kontzertuak, Soñadores Natos y la reggae band eta Bide Bakarra taldeekin.
• Berbena GUGAZ taldearekin.
Larunbata, uztailak 20
• 10:00: diana.
• 11:00-13:00: aurpegi margoketa eta haur jokoak.
• 14:00: Gazte bazkaria (ondotik gazte jokoak eta haurrentzako puzgarriak).
• 18:00: Zubiriko batukada.
• 19:00 pintxo lehiaketa (bakoitzak etxean prestatu bere bandeja). Horrekin batera txokolatea, zingar jatea eta sagardo kupela.
• 20:30-22:00: TRIKIDANTZ taldea.
• Berbena TRIKIDANTZ taldearekin.
Igandea, uztailak 21
• 10:00: diana.
• 11:00: puzgarriak.
• 12:30: aizkora apostua.
• 17:00: mus txapelketa.
• 18:00: Mikel bere animaliekin plazan.
• 19:00: tortilla txapelketa (bakoitzak bere tresnak ekarri, osagaiak udalak jarriko ditu). Segidan, postre lehiaketa (Bakoitzak etxean prestatu bere bandeja). Horrekin batera, zingar jatea eta sagardo kupela.
• 20:00: AIERRIK taldea.
• Berbena AIERRIK taldearekin.
Astelehena, uztailak 22
• 10:00: diana.
• 10:30: plater tiraketa.
• 11:00: puzgarriak haurrentzat.
• 12:00: pilota txapelketako finala eta bertso pilota (Agin Rezola eta Iban Urdangarin bertsolariekin). Lehenik 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida eta gero finala.
• 14:00: herri bazkaria Agin Rezola eta Iban Urdangarin bertsolariekin.
• 20:00-21:30 HOLAKO taldea. Zingar jatea plazan.
• Berbena HOLAKO taldearekin.