Udako bisita gidatuak antolatu ditu aurten ere Bertizko Partzuergo Turistikoak

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 16a

Leurtzako urtegietako Aisiarako Natur eremua egunero bisita daiteke. Artxiboko argazkia

Zenbait bisita egiteko aitzinetik erreserba egin behar da Partzuergoaren telefonoan

Baztan-Bidasoaldea hobe ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu aurten ere Bertizko Partzuergo Turistikoak.

Baztan-Bidasoaldea hobe ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu aurten ere Bertizko Partzuergo Turistikoak.

Almandoztik Belaterako Donejakue Bidea eta naturgune babestua ortzegunero eta larunbatera, Etxalarko herrigunea astelehenetik larunbatera, Donamariko jauregia astearte eta or­tziraletan, Elizondo asteartetik larunbatero edo Leurtzako urtegietako Aisiarako Natur eremua egunero bisita daiteke. Horretaz gain, aitzinetik erreserba eginez, Igantziko San Juan Xa­rreko erreserba naturala eta iturri miragarriak, Baztango monumentu megalitikoak, Arizkungo Bozate auzoa eta Santxo­tena parke museoa, Amaiurko herria, gazteluko aztarnak eta herrira bisita gidatua eta Lesakako herria bisita daitezke ordutegi ezberdinetan.

Batzuetan aldez aurretik ereserbatu behar da, 948 592323 telefonora deituz. Informazio gehiago www.consorcio bertiz.org webgunean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun