Saharaztan elkartearen bidez, ekainaren 24tik abuztuaren 21era bitarte gurean dauden Saharako 20 neska-mutikoei harrera egin zien Baztan Balleko Udalak uztailaren 13an, larunbat eguerdian, Balleko Etxeko balkoian Sarahako ikurra zintzilikatua zegoen bitartean.
Garbiñe Elizegi alkateak eta Maite Oteiza zinegotziak egin zieten harrera ofiziala Saharaztan taldeko kideei, Saharako ordezkari bati eta uda Lesaka, Bera, Ituren, Sunbilla, Erratzu, Arizkun, Azplikueta, Elizondo, Elbete, Oronoz, eta Mugairin pasatzen ari diren Saharako neska-mutikoei eta harrera-familiei.
Gogoratu behar da bidaia eta egonaldiaren gastuetan laguntzeko zozketa ere egin zuela Saharaztanek, urtero egin ohi duen moduan. Zenbaki saritu bakoitzak bi pertsonentzako otordua izanen du 37 jatetxe hauetako bakoitzean.
Uxoa (Arizkun), 2.579; Ordoki erretegia (Arizkun), 1.142; Bixta-Eder (Arizkun), 4.251; Kastonea (Erratzu), 1.544; Elbeteko Posada, 2.900; Galarza (Elizondo), 5.516; Eskisaroi (Elizondo), 5.022; Itzalargikoborda (Elizondo), 0470; Fransene (Gartzain), 0857; Larraldea sagardotegia (Lekaroz), 5.156; Etxebertzekoborda (Lekaroz), 4.085; Pierresenea (Oronoz-Mugairi), 3.375; Urgain (Oronoz-Mugairi), 1.849; Beola (Almandoz), 4.831; Donamariako Benta (3.104); Oitzko Ostatua (0287); Belarra (Doneztebe), 3.902; Ameztia (Doneztebe), 1.271; Beintzako Ostatua (1.008); Hilarion (Elgorriaga), 2.800; Altxunea erretegia (Ituren), 0418; Tresanea (Ituren), 3.406; Herriko Ostatua (Zubieta), 2.081; Itturburu (Sunbilla), 4.452; Ariztigain kanpina (Sunbilla), 4.192; Bustitz (Sunbilla), 0831; Elutsa (Etxalar), 5.101; Errekalde (Bera), 5.571; Xuga (Bera), 2.500; Zalain (Bera), 3.588; Burlada (Arantza), 4.925; Pabloenea (Arantza), 2.222; Aterpe (Arantza), 2.302; Allinea (Igantzi), 0617; La Villa (Igantzi), 3.032; Bereau (Lesaka), 0986; Kattalin (Legasa), 1.774.
Bi hilabeteko epea dago saria eskuratzeko eta joan baino lehen deitu egin behar da eta txartela erakutsi otordua egin baino lehen.