Urtasunek eta San Miguelek hirukoteari irabazi diote Sanferminetako erremonte txapelketaren finalean

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 15a

Txapeldunak eta azpitxapeldunak, sariak jaso ondotik. Joseba Zabalza/Bostok photo

Iruritarrak eta doneztebarrak bigarren urtez segidan irabazi dute torneoa

Bigarren urtez segidan Sanferminetako erremonte txapelketa irabazi dute Gorka Urtasun iruritarrak eta Julen San Miguel doneztebarrak. Iaz, Ezkurra eta Olazar doneztebarrei irabazi zieten finalean eta aurten, Aritz Juanenea eta Endika Urrutia saldiastarrek eta Ionek osatutako hirukoteari.

Bigarren urtez segidan Sanferminetako erremonte txapelketa irabazi dute Gorka Urtasun iruritarrak eta Julen San Miguel doneztebarrak. Iaz, Ezkurra eta Olazar doneztebarrei irabazi zieten finalean eta aurten, Aritz Juanenea eta Endika Urrutia saldiastarrek eta Ionek osatutako hirukoteari.

Uharteko Euskal Jai Berri pilotalekuak itxura ona eman zuen finalean eta jende aunitz hurbildu zen. Azkenean, 40-32 nagusitu zitzaion bikotea hirukoteari, baina emaitzak erakusten duena baino borroka handiagoa izan zen.

6-8 irabazten joan zen hirukotea, baina 11-0eko partziala lortu zuen bikoteak (17-8) eta gero, alde hori ongi kudeatu zuen. Sei tantora hurbildu zen hirukoa (19-13), baita laura ere 36-32koan, baina hortxe gelditu ziren.

Julen San Miguel izan zen finaleko eta txapelketako erremontelaririk onena. Finalean 13 tanto egin zituen piloteoan eta 7 sakez. Gorka Urtasunek ere lan ona egin zuen, 12 tanto akituz. Galtzaileen aldetik, 12 tanto egin zituen Juaneneak, zazpi Endikak eta lau tanto Ionek (bakarra sakez).

 

Larunbateko emaitzak Euskalen

1. Ezkurra II-Labaka, 17; Segurola-Saldias, 30

2. Urtasun-San Miguel, 40; Juanenea-Endika-Ion, 32 San Ferminetako txapelketaren finala

3. Juaristi-Agirrezabala, 32; Etxeberria IV-Barrenetxea IV, 40

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun