Urtasun eta San Miguel hirukotearen kontra ariko dira Sanferminetako erremonte txapelketaren finalean

TTIPI-TTAPA 2013ko uztailaren 12a

Ligaxkako lehen partidan bezala, Urtasun eta San Miguelek, Juanenea-Endika-Ion hirukotearen kontra jokatu beharko dute finalean. Joseba Zabalza/Bostok photo

22-40 irabazi zieten Ezkurra eta Etxeberria III.ari

Gorka Urtasun iruritarrak eta Julen San Miguel doneztebarrak erraz irabazi zieten ortzegunean Euskalen Koteto Ezkurra eta Joxe Etxeberria doneztebarrei eta honela, joan den urtean lortu zuten txapela defendatzeko modua izanen dute larunbatean, Juanenea, Endika eta Ionek osatutako hirukotearen kontra.

Gorka Urtasun iruritarrak eta Julen San Miguel doneztebarrak erraz irabazi zieten ortzegunean Euskalen Koteto Ezkurra eta Joxe Etxeberria doneztebarrei eta honela, joan den urtean lortu zuten txapela defendatzeko modua izanen dute larunbatean, Juanenea, Endika eta Ionek osatutako hirukotearen kontra.

Hirugarren jardunaldiko partidaren emaitza garbia izan zen: Urtasun eta San Miguelek 22-40 irabazi zieten Ezkurra eta Etxeberria III.ari, partida bikaina jokatu ondotik. San Miguelek dominatu zuen partida, 12 tantu egin zituen piloteoan eta 7 sakean. Urtasunek 16 tantu egin zituela kontuan hartuz, erraz uler daiteke urdinen nagusitasuna. 2-4 eta 5-11ren ondotik, 9-25 eta 13-33 garbi batzuetara joan ziren.

Orain, finalean, Juanenea, Endika eta Ion hirukotearen kontra jokatu beharko dute berriz ere. Ligaxkako partidan hirukoteak irabazi zuen, baina Urtasunek eta San Miguelek goiti egin dute eta final ikusgarria espero da uztailaren 13an Euskalen.

 

Ortzeguneko emaitzak

Etxabe II-Larrañaga, 40; Matxin VI-Zubiri, 37

Ezkurra-Etxeberria, III 22; Urtasun-San Miguel, 40 San Fermin txapelketa

Urriza-Barrenetxea IV, 40; Juanenea-Endika-Ion, 28 San Fermin txapelketa

 

Larunbatean, 16:30etik aitzinera Euskalen

1. Ezkurra II-Labaka, Segurola-Saldiasen kontra, 40 tantura

2. Urtasun-San Miguel, Juanenea-Endika-Ionen kontra, 40 tantura San Fermin txapelketako finala

3. Juaristi-Agirrezabala, Etxeberria IV-Barrenetxea IV.aren kontra, 40 tantura

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun