Kultur etxeko goitiko solairuan pelbis-zorua lantzeko ikastaroa hasi da uztailaren 1ean, gehienbat emakumeei zuzendua. Ikastaroa Neus eta Rosanak eman dute eta nahiz eta jende askorik ez den animatu, bertan izan direnak oso gustura ateri dira. Gorputzeko atal hori indartzeak duen garrantziaz jabetu eta zein ariketa egin behar diren ikasi dute.