Ekainaren 29an kontzertua izan zen herriko ostatuan, fusion musika mota egiten zuen Ombligo de Venus taldearen eskutik.
Hiru neska eta mutil bat aritu ziren, ikuskizun polita eskainiz. Kontzertu arrakastatsua izan zen berriz ere, jende asko zegoen, giro ederrean. Zorionak berriro antolatzaileari, holako ekintzek herri ttiki bat handi egiten dute eta.