IGOR BABAZE
Quebrantahuesos txirrindularitza lasterketan bikain ibili zen. 9.000 txirrindulari baino gehiago ateratzen dira proba gogorrean eta 200. postu inguruan sartu zen. Zorionak.
JULEN SANTESTEBAN
Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan aritu da Doneztebeko taldearekin. Alebinetan aritu da Gaizka Agirrerekin eta Labriteko finalean 5-18 galdu zuten.
DUBA SAADI
Saharara joan da uda pasatzera. Honek bere herrikideek normalean egiten dutenaren alderantzizko bidea egiten du. Ikastartea hemen pasatzen du eta uda sorterrian.
ANE ANSO
Estatu Batuetako Connecticut aldera joana da, ingelera ikastera. Joan den urtean hilabete eman zuen Irlandan eta orain, hizkuntza hori ikasteko beste pauso bat eman du.